Enter your keyword

Lanbide heziketarako sarbideko baldintzak

Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, baldintza hauetako bat bete beharko da:

  1. Gutxienez titulu hauetako bat izatea:
    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua
    • Oinarrizko lanbide-titulua.
    • Batxilergoko-titulua.
    • Unibertsitateko titulu bat.
    • Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua.
  1. Gainditu izana:
    • Hasierako Lanbide Kualifikazioaren Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana
    • Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaro bat gainditu izana.
    • Hezkuntza Administrazioak ezarritako irizpideen araberako sarbide-proba bat gainditu izana, edo hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
    • Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen bi mailen multzoan gehienez ere bi ikasgai gainditu gabe dituela frogatzea
    • Ertainen erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren mailagainditu izana
    • Unibertsitate-orientazioko edo unibertsitate aurreko kurtsoa gainditu izana
    • Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetatik 1963ko planeko hirugarren maila edo komunen bigarren maila esperimentala gainditu izana
    • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila gainditu izana

Gainera, erdi-mailako heziketa-zikloetarako plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, hezkuntza-administrazioek ikastetxean onartua izateko prozedurak ezarri ahalko dituzte.

 

 

InstagramInstagram