BERRIAK
Fundazioaren berriak
Bidaia Matarrañara urrian
Ezagutu “Espainiako Toscana”: xarma handiko herri erdi arokoak, amets egiteko paisaiak, natura garbia eta maiteminduko zaituen gastronomia. ...
2025-26rako ikastaroen aurreikuspena
Egun batzuk barru, 2025-26ko Ikastaroetarako aurrematrikula irekiko da. Hemen zein webgunearen menuan, informazio osoa duzu: AURREMATRIKULA ...
2025erako bidaia eguneratuak
Bidaien atala eguneratu dugu, Bagabiltzaren 2025. urterako bidaia-eskaintzarekin. Aukeratutako helmugak oso erakargarriak eta askotarikoak ...
Zorionak eta urte berri on!
Hauxe da gure Gabonetako postalen lehiaketa irabazi duen postala. Bagabiltzatik ilusioz beteriko 2025 bat opa dizuegu, gure nahiak egia bihur ...
BIDAIATU BAGABILTZAREKIN
Bidaiatzea gustatzen bazaizu eta gure konpainian egin nahi baduzu… Ez pentsatu gehiago!
Urtean zehar mota eta helmuga askotako bidaia ugari antolatzen ditugu.

BAGABILTZA FUNDAZIOA
EMAKUMEEN ESKUBIDEEN ALDE LAN EGITEN 1998TIK

Bagabiltzak, sortu zenetik, emakumeen giza eskubideak eta eskubide sozialak, ekonomikoak eta kulturalak osorik bete daitezen borrokatzea izan du helburu nagusi, emakumeen behar eta interes praktikoen nahiz estrategikoen alde egiteko.

Hauxe da gure misioa: batez ereemakumeei orientabideak eta prestakuntza ematea eta horiek gizarteratu eta lanean txertatzea. Horretarako, horien bizi-kalitate hobea eta garapen pertsonala eta gizarte-, hezkuntza- eta ekonomia-garapen hobea lortzeko prozesuak bultzatzen ditugu.

Bagabiltza Fundazioak, gainera, kulturarekin eta aisialdiarekin lotutako hainbat jarduera antolatzen ditu. Bidaia antolatuak, bisita kultural gidatuak museoetara, eraikin historikoetara, etab.
