Martxoak 8
BERDINTASUNA EZ DA PRIBILEGIO BAT, ESKUBIDE BAT BAIZIK,
EMAKUME GUZTIEK AUKERA BERDINAK IZAN DITZATEN MUNDU BATEN ALDE!
Martxoaren 8an gogorarazten dugu emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ez dela pribilegio bat, guztioi dagokigun oinarrizko eskubide bat baizik. Horregatik, Bagabiltzan lanean jarraitzen dugu hezkuntzan, enpleguan eta parte-hartze sozialean dauden desberdintasunak ikusarazteko eta aldarrikatzeko. Ezinbestekoa da ekintzak bultzatzen jarraitzea, aukerak generoak zehazten ez dituela bermatzeko. Azken batean, guztiok aukera berdinak izan beharko genituzke prestakuntza eta garapena lortzeko, mugatzen duten oztopo sozialik gabe. Horretarako, guztion artean gizarte berdinzaleagoa eraiki behar da.


Castellano

