Bilbok emakumeen nazioarteko eguna ospatu du
-
Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunean, EUDEL Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen Elkarteak proposatutako Adierazpen Instituzionala irakurri da.
-
Bilbok bat egin du Adierazpen horrekin eta bere gain hartu ditu testuak zehazten dituen desafioak, konpromisoak eta betebeharrak.
Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunean, EUDEL Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen Elkarteak proposatutako Adierazpen Instituzionala irakurri da Bilboko Udaletxean.
Udalean ordezkaritza daukaten talde politikoek parte hartu dute dokumentuaren irakurketa publikoan. Euskal Udalei bat egitera eta genealogia feminista agerian jartzeko eta historiak emakumeekin dituen ahanzturak konpontzeko estrategiak eta mekanismoak gehitzeko eta sustatzeko gonbita egiten zaie.
Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan egin da ekitaldia eta bertan izan dira uriko erakunde, gizonezkoen eta andrazkoen arteko benetako berdintasuna bultzatzeko lanean ari direnak, eta Udalaren V. Berdintasun Planaren garapenean zuzenean parte hartzen duten hainbat udal sailetako profesionalak.
EUDELen testua irakurtzeaz gain, Leire Bilbao Barroetabeña poetak “Lengua Morada/ Mihi Morea” lana aurkeztu du, egun honetarako beren beregi egindakoa; Sokaire biolin-joleen bikotearen musika instrumentala izan du lagun.
Albisterako esteka: Bilbao.eus, InfoBilbao, BILBOK EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATU DU