Enter your keyword

Istorioa

Bagabiltzak, sortu zenetik, emakumeen giza eskubideak eta eskubide sozialak, ekonomikoak eta kulturalak osorik bete daitezen borrokatzea izan du helburu nagusi, emakumeen behar eta interes praktikoen nahiz estrategikoen alde egiteko.

Erakundearen 25 urteotan zehar, esku hartzeko proiektuak kalitatez garatu ahal izateko egiaztapenak eta homologazioak lortu dira, ahalegin handiz eta su eta gar lan egiten.

  • HOBETUZek, 2012an, Bilbon profesionaltasun-egiaztagiriak lortzeko homologatu gintuen
  • Eusko Jaurlaritzak Erdi Mailako Zikloak irakasteko homologazioa eman digu: “Erizaintzako Zainketa Osagarriak“ Kudeaketa eta “Mendetasun egoeran dauden pertsonentzako arreta”.
  •  “Etengabeko Ikaskuntzaprograma.
  • Etengabeko ikaskuntzarako bitartekotza-zerbitzua.
  • Lanbideko prestakuntza-zentro laguntzailea, Eusko Jaurlaritzako Prestakuntza eta Enplegu Sailaren eskutik.
  • Bizkaiko Foru Aldundiak Prestakuntza Zentro izateko homologatu gaitu.
  • Emakundeko Aholku Batzordeko kide gara.
  • Europako Gizarte Funtsaren AUKERA egitasmoan parte hartzen dugu, emakumeek eta gizonek etxeko lanak egiterakoan erantzukizun bera izan dezaten sustatzeko.
  • AURRERATU Europako Equal programan parte hartzen dugu, Bizkaian berriro sartzen diren pertsonak lantokira itzul daitezen sustatzeko. Horretarako, “Lantokira itzultzen laguntzeko lurralde-sarea” sortu da.
  • Gizarte Ekonomia Sailean dihardutenek pertsonak lanean txertatzearekin zerikusia duten ekintzak kudeatu eta koordinatzen dituzte.
  • Enpresetan lan-praktikak egiteko aukera aztertzen dituzten prestakuntza-programen praktikak planifikatu eta koordinatzen ditugu.
  • Ostalaritzan Lanean Txertatzeko enpresa bat sortu dugu: LAIENE JATETXEA, Euban, Zornotzan.
  • “Ostalaritza Zerbitzuetako Eskola” sortu dugu Sestaon.

 

 

InstagramInstagram