Martxoaren 8ko manifestua
Martxoaren 8a dela eta, EAEko emakume-elkarteen ordezkariek osatutako Lurralde arteko Batzordeko lantaldeak eskatzen du zainketak (daukaten esanahiarekin eta zentzuarekin) bizitzaren eta politika publikoen erdigunean egotea, gure eskubideak erabat baliatzeko eta garatzeko bideetako bat den aldetik.
“Pentsatzea” esan nahi duen “zaintzea” definiziotik abiatzen bagara, hau da, “Arretaz, adi eta interesa jartzea egiten den horretan”, gure aldarrikapenak eta eskariak zentzu handiagoa du, askoz gehiago pandemia-garai honetan, agerian jarri baitu nork zaintzen duen, zer esan nahi duen zaintzea eta horregatik, martxoaren 8aren moduko data batean, guztiz beharrezkoa da aldarrikapen hau egitea. Ikuspegi feministatik eta emakumeengandik hitz egiten dugu, zaintzan tradizionalki espezialista eta kontzeptu horrek zer esan nahi duen dakitenen aldetik, bai sozialki, bai sinbolikoki, bai ekonomikoki.
Uste dugu eta badakigu zaintzea arreta ematea baino askoz gehiago dela (zerbitzu bat ematea), politika egitea dela, premiaz jardutea da, etorkizunera begira, arreta, afektua eta lotura, ez bakarrik pertsonei eta bizitzako egoerei dagokienez, baita emakume guztien askotariko posizio eta bizi-baldintzetan (migratuak, arrazializatuak, landa-eremukoak, gutxiengo etnikoak, adina, sexu-aniztasuna …) diskriminatzaileak diren egiturazko arrazoiei dagokienez ere, emakumeen eta gizonen artean, eta, batez ere, eremu guztietan emakumeen aurkako indarkeriari eusten dioten desberdintasunetan.
Horren ondorioz, emakumeak munduan ikusezin bihurtu dira, eta menpeko papera dute, sistema patriarkalak besteei entregatzera behartu gaituelako (mugarik gabe eta laguntza ukaezinarekin), bai eta haien nahiak eta premiak entregatzera ere, eta gu geuk autozaintza ahaztu dugu, emakumeei emandako mandatu nagusi gisa, gure arduraldia eta zaintza sinonimoak direla sinetsaraziz.
Martxoaren 8an, aldarrikapenen egunean, gure hausnarketa aurkeztu nahi dugu, genero-berdintasuna lortzeko funtsezko kontzeptuetako bat ikusarazteko eta agerian jartzeko. “Berdintasunezko zaintzarik eta baliokiderik gabe, ez da benetako berdintasunik egongo”, horregatik da gure aldarrikapen nagusietako bat.
Berrikuspen eta birkontzeptualizaziotik abiatuta, “Zaintza” kontzeptuari balioa eman nahi diogu, gizarteak, oro har, bere gain har dezan tradizioz emakumeei esleitu izan zaien giza dimentsio hori, eta, horrekin batera, haien menpekotasuna eta ikusezintasuna. Horregatik, proposatu dugun definiziotik abiatuta, gizarte osoak banatzea eta partekatzea nahi dugu; horrela, seguru asko, denok lagunduko dugu mundu atseginagoa eta orekatuagoa lortzen.
Gure ustez, gizarte berdinzaleagoa posible da (beste oinarri batzuetatik eraikitzen badugu), ezin dugu beste alde batera begiratu, baizik eta egiturazko eta funtsezko aldaketak sor daitezkeen espazio guztietan lan egiteko eta presente egoteko unea da.
Gizarte sozialki bidezkoagoa, feministagoa, iraunkorragoa, arrazakeriaren aurkakoa, demokratikoa, inklusiboa eta zaintzaileagoa eskatzen dugunoi arreta handiagoz entzuteko unea iritsi dela aldarrikatzen dugu.